miércoles, 20 de noviembre de 2013

Iritsi da eguna!

Eta egin dituzte aurkezpenak! Azkenean sorpresaren bat eraman dugu, eta ona gainera eh! Aurkezpenak oso ondo joan dira. Datorren astean posterra eta robotaren misioak burutu beharko dituzte, eta guzti honetatik irtengo da talde irabazle. Oraindik guztia erabakitzeke dago!





domingo, 17 de noviembre de 2013

Iritsi da proiektuak aurkezteko astea!

Halaxe da. Asteazkenean proiektu zientifikoen aurkezpena egiteko garaia da MicroFLL-ren barnean. Taldeak iada urduri daude, azken txanpan gaudela ikusita. Aurkezpenak ez daude guztiz prest eta bi egun besterik ez dira geratzen.

viernes, 8 de noviembre de 2013

Lanean jo ta su!

Gaurko klasean ikasleak lan eta lan aritu dira, aurkezpenerako eguna geroz eta gertuago dagoela ikusita.

 

Badoaz pixkanaka.

martes, 5 de noviembre de 2013

Bi aste proiektuak aurkezteko!

Bi aste besterik ez dira geratzen taldeek beraien proiektu zientifikoak ikastetxean aurkezteko, hau da, ikastetxean MicroFLL ospatzeko. Bi egunetan egingo dugu. Azaroak 20an proiektuak aurkeztuko dituzte, eta Azaroaren 27an robotaren txapelketa izango dugu. Bigarren zati honekin ez dabiltza oso fin aurtengoan. Oraingoz diseinua egin dute eta aurrerantz mugitzen omen da, baina misioak...

Animo txapeldunak, gutxi geratzen da eta!!!

miércoles, 30 de octubre de 2013

Hemen dira gure taldeak!!!

Azkenean hartu dugu argazki bat ateratzeko denbora! Hemen daude gelako hiru taldeak.




Zein talde izango ote da Zamudiora joango dena?!? Iada gutxiago falta da jakiteko. ANIMO!!!

viernes, 18 de octubre de 2013

Bagoaz pixkanaka

Dagoeneko hilabete bat pasatxo da lanean hasi ginela eta gauzak pixkanaka definitzen doaz, nahiz eta oraindik asko geratzen den. Datak baditugu. Abenduaren 14an izango da Euskadiko torneoa, beraz microFLL-ak azaroaren amaieran egingo ditugu bertatik ateratzen den irabazleak hobetzeko denbora izan dezan.

viernes, 20 de septiembre de 2013

2 aste hauetan zer?

Iada gaur izan dugu 4. saioa eta lanak bideratuagoak daudela dirudi.

Gaur talde bakoitzeko 2 kide misioetarako estrukturak montatzen hasi dira eta asteazkenean bukatuko dituztela pentsatzen dut.



Taldeetan, beste kide batzuk misioak zertan datzan irakurtzen hasi dira, zeren estrategiak pentsatzen ere hasi beharko dute eta horretarako egin beharrekoak aztertzen hasi behar dira.

Proiektu zientifikoak ere aurrera doaz. Taldeetako bat suhiltzaileekin egon da eta atera dituzten ondorioek hasiera batean pentsatua zutena guztiz aldatzera eraman ditu. Beste talde bat maketa bat egiten ari da pentsatu duten saoluzioaren inguruan. Eta hirugarren taldeak norekin hitz egin pentsatu dute buruan dutena moduren batean aurrera eraman dezaketen ikusteko.

Bagoaz aurrera!!!